Eskola eta artea elkartzen direnean, zerbait ezinbestekoa jaiotzen da
Vitoria-Gazteizko Udalaren laguntzari esker, Udal Antzoki Sarearen eta beste laguntzaile batzuen bidez, jaio zen Beñat Etxepare: hiriko hezkuntza-zentro guztientzat proiektu bat.
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako kalitate handiko arte eszenikoen programa eskaintzen du, irakasleentzako prestakuntza espezifikoa eta familientzako tailerrak.
Beñat Etxeparek eskolen eta arteen arteko elkarrizketa sustatzen du, arte eszenikoen balio pedagogikoa eta hezkuntza-jardunbidea aberasteko duten gaitasuna aitortuz.
Kulturarako sarbidea demokratizatzen duen proiektua da, publikoen sorkuntzan eta garapenean egindako lanagatik Sari Nazional batekin aitortua. Bere kudeaketa publiko-pribatuko ereduak eta kultur sektorean duen eraginak hezkuntza eta arte arloetako erreferente bihurtu dute.
Programazioa
Denboraldia
2026-2027
Arakatu+
Izaskun Arrue Kulturgunearekin batera, Teloia ireki aurretik espazioa zabaldu dugu. Euren ikastetxeekin antzerkira joango diren seme-alaben familiei zuzendutako proposamena da hau.
Hurrengo formakuntza-bideoetan mugimendu-dinamika errazak aurkituko dituzu, ikasgelan aplikatzeko. Topa! proiektuko sortzaile profesionalekin lankidetzan sortutako edukiak.
Beñat Etxeparek ekintza espezifikoak garatzen ditu oztopoak murrizteko eta arte eszenikoetarako sarbide zuzenagoa ahalbidetzeko.
Antolatzailea
Paraíso Púlsar publikoengan oinarritutako proiektuak sustatu eta laguntzea helburu duen kooperatiba bat da. Horrela, publikoaren garapena da gure jardueraren muina; gure helburua komunitatearen garapenean laguntzea da.
