Scroll Top

Epaiketa arrotzari

Barandi Producciones

Publikoak berak erabakiko du Camusen obran inspiratutako epaiketaren azken emaitza.

DATA: Otsailak 23 – 24
ORDUA: 9:30 / 12:00
LEKUA: Beñat Etxepare
IRAUPENA: 80′ + eztabaida (15′)

HIZKUNTZA: Euskara eta gaztelera

SINOPSIA

Albert Camusen Arrotza eleberrian oinarritutako ikuskizun parte-hartzaileak protagonistaren aurkako epaiketa berreraikitzen du: Mersol jaunak pertsona bat hil du hondartzan, itxuraz arrazoirik gabe, eta galdera nagusia da ea kontzienteki jokatu ote zuen ala ez.

Emanaldi bakoitzean, aktoreek ikusleak gidatzen dituzte prozesu judiziala elkarrekin eraikitzeko. Hausnarketa, eztabaida eta parte-hartzea esperientziaren ezinbesteko osagai bihurtzen dira, eta azken epaia egunero aretoan bertan erabakitzen da.