Eskolak eta arteak bat egiten dutenean, zerbait funtsezkoa jaiotzen da
Gasteizko Udalaren, Antzoki Sarearen eta beste lankidetza batzuen bultzadari esker sortua da Beñat Etxepare: hiriko hezkuntza-zentro guztientzako proiektua.
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleentzako kalitatezko programazio eszenikoa eskaintzen du, irakasleentzako prestakuntza espezifikoa eta familientzako tailerrak barne.
Beñat Etxeparek eskolaren eta artearen arteko elkarrizketa sustatzen du, arte eszenikoen balio pedagogikoa eta hezkuntza-praktika aberasteko gaitasuna azpimarratuz.
Kulturarako sarbidea demokratizatzen duen proiektua da, ikusleen sorkuntza eta formakuntza lanagatik Estatu mailako Sari Nazionala jaso duena. Bere kudeaketa publiko-pribatuaren ereduak eta kultur sektorean duen eraginak, hezkuntza eta arte-esparruetan erreferente bihurtu dute.
Programazioa
Denboraldia
2025-2026
Miatu+
Gelako eguneroko jardunean arte baliabideak txertatzeko bideo-kapsulak sortuko ditugu, Topa! proiektuarekin elkarlanean.
Ikuskizun bakoitzak bere arrastoa izango du hiriko liburutegietan, programazioaren gaiak haur eta gazteentzako irakurketa-gomendioekin lotuz.
Partekatzen den artea bizirik dago. Horregatik, denboraldia Ikusleei Sariak ekitaldiarekin ixten dugu: haurrak eta gazteak gonbidatzen ditugu antzerkian bizitakoa aztertzera eta beren ideiak, emozioak eta iritziak adieraztera.
Antolatzailea
Paraíso Púlsar kooperatiba bat da, bere helburu nagusia publikoak erdigunean jarri nahi dituzten proiektuak bultzatzea eta horien eskutik aurrera egitea da.
Horregatik, gure jardueraren ardatza ikusleen garapena da; gure helburua, komunitatearen garapenean laguntzea.
