Scroll Top

Ogiak hizketan baleki

Mamiak Kolektiboa

Tokiko historia ikuspegi kritiko eta feminista batez berrikusteko proposamen probokatzailea.

DATA: Otsailak 24, 25 eta 26 – 9:00 / 11:00
TOKIA: Beñat Etxepare Antzokia
IRAUPENA: 45’
HIZKUNTZA: euskara

SINOPSIA

Gasteiz, 1836. Lehen Karlistaldian gaude. Josefa de Mujikak bere senarra —ogibidez okina— publikoki exekutatuko duten eguna itxaroten du. Traizioa egotzi diote. Baina, zer dago kondena horren atzean? Kontatu diguten historia horrela gertatu al zen benetan?

Antzerkia, kazetaritza, performancea eta teknologia nahasten dituen ikuskizuna, isilarazi nahi izan den emakume baten begietatik kontatu. Hizkuntza garaikidean idatzitako kronika historikoa.

HEZKUNTZA-IBILBIDEAK

  • Gasteizko historia ikuspegi kritiko eta feminista batetik irakurtzeko gonbita egiten du.
  • Fake news edo kontakizun manipulatuei buruzko hausnarketa klabe historiko batetik abiatuta proposatzen du.
  • Ahaztutako emakumeak ikusarazten ditu eta justizia eta memoriari buruzko galderak planteatzen ditu.
  • Arte eszenikoak eta pentsamendu kritikoa uztartzen ditu ikasleen begirada aktibatzeko.
  • Tokiko historia oraina ulertzeko tresna gisa ekartzen du.