RedNUDES
Pikor Teatro
Sexualitateaz, errespetuaz eta sare sozialez hitz egiteko tresna ausarta eta eszenikoa.
DATA: Azaroak 4 eta 5 – 10:00 / 12:00
TOKIA: Beñat Etxepare Antzokia
IRAUPENA: 60’
HIZKUNTZA: Euskara / Gaztelera
SINOPSIA
Ikaskide bat desagertu egin da, eta inork ez du hitz egin nahi. Sekretuak, mezuak eta arrasto filtratuak tarteko, egia mingarri bat agerian geratzen da: intimitate-irudien baimenik gabeko zabalkundea.
RedNUDES lanak sexpreading-a aztertzen du, eta baimena, errespetua eta harreman berdinzaleak ardatz dituen gogoeta sakona sustatzen du. Gazte zein helduei zuzendutako proposamen zuzena eta ausarta da.
HEZKUNTZA-IBILBIDEAK
- Zaintzaren etikatik begiratuta, afektu eta sexu-gidoiak berrirakurtzera gonbidatzen du.
- Baimenaren kontzientzia, mugak eta erabakitzeko eskubidea lantzen ditu.
- Maskulinitateak, taldearen presioa eta sare sozialen erabilera ikuspegi kritikotik jorratzen ditu.
- Adierazpen emozionala, autonomia eta pentsamendu kritikoa sustatzen ditu.
- Errespetuan eta berdintasunean oinarritutako harremanak eraikitzeko tresnak eskaintzen ditu.
DBH
