Izaskun Arrue Kulturgunearekin batera, Teloia ireki aurretik espazioa zabaldu dugu. Euren ikastetxeekin antzerkira joango diren seme-alaben familiei zuzendutako proposamena da hau.
Partekatzen den artea bizirik dago. Horregatik, denboraldia Ikusleei Sariak ekitaldiarekin ixten dugu: haurrak eta gazteak gonbidatzen ditugu antzerkian bizitakoa aztertzera eta beren ideiak, emozioak eta iritziak adieraztera.