Scroll Top

MOKO

Teatro Gorakada

Doluminetik edertasuna sortzen duen istorioa, bihotzarekin begiratzen irakasten duena.

DATA: Otsailak 3 eta 4 – 9:45 / 11:30
TOKIA: Beñat Etxepare Antzokia
IRAUPENA: 60’
HIZKUNTZA: euskara

SINOPSIA

Moko haur arrunta zen, istripu batek bere aurpegia eta bizitza guztia aldatu zituen arte. Bere itxuragatik baztertua, dohain berezi bat aurkitzen du: airean hitzak ikusteko eta hauek poesia bihurtzeko gaitasuna. Horri esker, jada ez da munstro bat besteentzat, baizik eta herriko poeta: Bilintx.

Bazterketa eta onarpenaren, zaurien eta edertasunaren inguruko istorio hunkigarria, txotxongiloekin eta poesiaren bidez kontatua.

HEZKUNTZA-IBILBIDEAK

  • Enpatia, inklusioa eta desberdintasunarekiko errespetua sustatzen ditu.
  • Adierazpen artistikoa norberaren eraldaketarako tresna gisa baloratzen du.
  • Bullying-a eta autoestimua ikuspegi poetikotik lantzen ditu.
  • Entzute aktiboa eta pentsamendu emozionala garatzen ditu.
  • Nortasuna eraikitzeko sormena bultzatzen du.