Xokolat
Teatro Paraíso
Jolasaren magiaren bidez artea bost zentzumenekin dastatzeko esperientzia.
DATA: Maiatzak, 12, 13 eta 14 – 9:45 / 11:15 / 15:00 edo 15:30
TOKIA: Beñat Etxepare Antzokia
IRAUPENA: 35’
HIZKUNTZA: euskara (testu gutxi)
SINOPSIA
Lantegi zuri eta ordenatu batean txokolatezko tabletak ekoizten. Emakume bat pozik bizi da han bere egunerokoarekin, harik eta lagun alai eta jakin-min handikoa agertzen den arte. Txokolatea —usaina, zaporea eta testurarekin— aldaketa ustekabearen eragile bihurtzen da: ordena jolas bihurtzen da, deskubrimendua eta partekatzeko poza piztuz.
Ikuskizun sentsorial eta poetiko honek mundua jakinminetik ikustera, esperientziaz gozatzera eta irudimena piztera gonbidatzen du.
HEZKUNTZA-IBILBIDEAK
- Esperientzia sentsorialaren bidez jakin-mina eta deskubritzeko gogoa pizten du.
- Arreta, entzutea eta behaketa aktiboa indartzen ditu.
- Jolasaren eta harriduraren bidez garapen emozionala sustatzen du.
- Ingurunearen eta bere aldaketen inguruko interesa pizten du.
- Antzerkiaren lengoaia sinboliko eta poetikora hurbiltzen du ikaslea.
HAUR HEZKUNTZA
