Ikasturteari hasiera emateko topaketa antolatu dugu: programazioa aurkeztu, ideiak trukatu eta komunitate bat osatzeko.
Arte irisgarria, inklusiboa eta eraldatzailea defendatzen dugu.
Partekatzen den artea bizirik dago. Horregatik, denboraldia Ikusleei Sariak ekitaldiarekin ixten dugu: haurrak eta gazteak gonbidatzen ditugu antzerkian bizitakoa aztertzera eta beren ideiak, emozioak eta iritziak adieraztera.
Ikuskizun bakoitzak bere arrastoa izango du hiriko liburutegietan, programazioaren gaiak haur eta gazteentzako irakurketa-gomendioekin lotuz.
Gelako eguneroko jardunean arte baliabideak txertatzeko bideo-kapsulak sortuko ditugu, Topa! proiektuarekin elkarlanean.