Irakasleentzat
Irakasleak funtsezko pieza dira Beñat Etxepare proiektuan.
Uste sendoa dugu: eskolaren eta artearen arteko konplizitatea dagoenean, esperientzia eszenikoa biderkatu egiten da.
Horregatik, ordu bateko saio labur bat eskaintzen dizugu, doakoa eta zure zentroan bertan, aurrez eskatuta.
Ez da beharrezkoa arte eszenikoetan aditua izatea. Garrantzitsuena da ikasleekin antzerkira irteera hutsa baino zerbait gehiago partekatzeko gogoa izatea: esperientzia esanguratsu bat, emozionala, sinbolikoa eta kolektiboa.
Taldea antzokira ondo landuta iristen denean, dena aldatzen da: konexio handiagoa, galdera gehiago, emozio biziagoak.
Ez da beharrezkoa antzerkian, dantzan edo musikan espezialista izatea. Proposamenak errazak eta errealistak dira, eta zure taldeari egokitzeko pentsatuta daude.
Zer lantzen da tailer bakoitzean?
- Konpainiaren eta ikuskizunaren sorkuntza-prozesuaren aurkezpena.
- Ikuskizunaren gai nagusien inguruko gogoeta.
- Antzokira joan aurretik taldearekin lantzeko proposamen praktikoak.
- Obrak planteatzen dituen gaien inguruan hausnartzeko, irudikatzeko edo elkarrizketarako dinamika sinpleak.
- Ikasleekin antzerki-kritika bat prestatzeko eta ikusleen sari-deialdian parte hartzeko orientabideak.
Informazioa eta eskaerak: benat-etxepare@pulsar.eus
