Scroll Top

FAMILIAK

Izaskun Arrue Kulturgunearekin batera, Teloia ireki aurretik espazioa zabaldu dugu. Euren ikastetxeekin antzerkira joango diren seme-alaben familiei zuzendutako proposamena da hau.

Zer da?

Doako tailerrak, zeinetan dinamika erraz eta ludikoen bidez, haur eta gazteek, euren ikastetxeekin ikusiko duten antzezlana baino lehen, haien familiekin obraren mamiari hurbiltzeko aukera izango duten.

Zergatik proposamen hau? Esperientzia artistikoa etxeetara ere iristea nahi dugu, familien eta seme-alaben arteko elkarrizketa eta interes partekatua bultzatuz.

Nori zuzenduta dago hurrengo tailerra? Beñat Etxepare programaziora joango diren ikastetxeetako familiei.

Informazio praktikoa:

Datak:

2026/10/31GURE KANOA ikuskizunaren inguruk tailerra
2026/11/07ELARA ikuskizunaren inguruk tailerra
2026/12/12TOCA TOCA ikuskizunaren inguruk tailerra
2027/01/30NATZURI ikuskizunaren inguruk tailerra
2027/02/27SCROOGE ikuskizunaren inguruk tailerra
2027/05/08TÁ ikuskizunaren inguruk tailerra

Ordutegia: 16:45 – 17:50 (eskaera handia balitz 2. txanda bat egitea baloratuko da: 18:15 – 19:20).

Izen-ematea egiteko azken egunak:

2026/10/17GURE KANOA
2026/10/24ELARA
2026/11/28TOCA TOCA
2027/01/16NATZURI
2027/02/13SCROOGE
2027/04/30

Oharrak:

  • Ikastetxeek euren familiei bidaliko diete izena emateko galdetegira esteka.
  • Lekua mugatua denez, antolakuntzak konfirmatuko du e-mail bitartez behin betiko erreserba.