Gure Kanoa
Zurrunka Teatro
Abbaren bidaiak bi kultura elkartzen ditu itsaso eta irudimenean zehar.
DATA: Azaroak 10 – 11
ORDUA: 9:30 / 11:00
LEKUA: Federico García Lorca
IRAUPENA: 55’
HIZKUNTZA: Euskera
SINOPSIA
Abba Senegalgo haur ausart eta jakin-min handikoa da, arrantzale-familia batean bizi dena. Aitarekin arrantzan jarraitu ahal izateko, abentura luze bati ekingo dio, eta bidean bi mundu eta bi kultura lotuko ditu.
Bidaia horretan, Abba Izaro herrira iritsiko da. Migrazioa, iparraldearen eta hegoaldearen arteko harremana eta planetaren zaintza dira txotxongilo-ikuskizun sakon, poetiko eta dibertigarri honen ardatzak.
LEHEN HEZKUNTZA – 1. ZIKLOA




