Scroll Top

Xokolat

Teatro Paraíso

Jolasaren magiaren bidez artea bost zentzumenekin dastatzeko esperientzia.

DATA: Maiatzak, 12, 13 eta 14 – 9:45 / 11:15 / 15:00 edo 15:30
TOKIA: Beñat Etxepare Antzokia
IRAUPENA: 35’
HIZKUNTZA: euskara (testu gutxi)

SINOPSIA

Lantegi zuri eta ordenatu batean txokolatezko tabletak ekoizten. Emakume bat pozik bizi da han bere egunerokoarekin, harik eta lagun alai eta jakin-min handikoa agertzen den arte. Txokolatea —usaina, zaporea eta testurarekin— aldaketa ustekabearen eragile bihurtzen da: ordena jolas bihurtzen da, deskubrimendua eta partekatzeko poza piztuz.

Ikuskizun sentsorial eta poetiko honek mundua jakinminetik ikustera, esperientziaz gozatzera eta irudimena piztera gonbidatzen du.

HEZKUNTZA-IBILBIDEAK

  • Esperientzia sentsorialaren bidez jakin-mina eta deskubritzeko gogoa pizten du.
  • Arreta, entzutea eta behaketa aktiboa indartzen ditu.
  • Jolasaren eta harriduraren bidez garapen emozionala sustatzen du.
  • Ingurunearen eta bere aldaketen inguruko interesa pizten du.
  • Antzerkiaren lengoaia sinboliko eta poetikora hurbiltzen du ikaslea.