Scroll Top

SARIAK

Partekatzen den artea bizirik dago. Horregatik, denboraldia Ikusleei Sariak ekitaldiarekin ixten dugu: haurrak eta gazteak gonbidatzen ditugu antzerkian bizitakoa aztertzera eta beren ideiak, emozioak eta iritziak adieraztera.

Parte hartu daiteke iritziak, marrazkiak, kritikak, iradokizunak edo ikusitako ikuskizunei buruzko irudiak bidalita. Begirada guztiak garrantzitsuak dira!

  • Hezkuntza-mailaren arabera banatutako sariak
    Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko parte-hartzaileentzako sari indibidualak.
  • Ikastetxeei sariak
  • Sari bereziak
    Antzezlanaren irudi grafiko onenari eta idatzizko antzerki-kritika onenari sariak.

Sariak ikasturte amaieran ospatzen den ekitaldi batean banatuko dira, Beñat Etxepare proiektuaren bidelagun izan diren guztiekin batera.

Parte hartu nahi izanez gero, antzerki ikuskizuna amaitu ondoren, ikasleei emango zaizkien triptikoak bete eta bidali beharko dira, ikusitako ikuskizunaren inguruko iritziak, irudiak, iradokizunak edo kritikak jasoz.

Kritikak honako helbide honetara bidali behar dira:

Paraíso Púlsar Koop. Elk. Txikia

Hibridalab

Miguel de Unamuno Hiribidea, 1

Bulegoa: L8

01006

Vitoria – Gasteiz

Zuekin ospatu nahi dugu publiko izatearen poza!