Maiz egiten diren galderak
Bi modutara:
• Webgune honetan eskuragarri dagoen formularioaren bidez.
• Telefonoz, 653 72 33 25 zenbakira deituta.
Erreserba-epea irailaren 8tik 17ra egongo da zabalik.
Jarri gurekin harremanetan telefonoz edo emailez. Plazarik badago, lagunduko dizugu erreserba egiten.
Zure eskaera baieztatzen duen mezu elektroniko bat jasoko duzu (begiratu spam karpeta ere). Bertan adieraziko da zure aukeratutako egun eta ordurako plazarik dagoen ala ez.
Aforo kontuak direla eta. Aurrez jakin behar dugu zenbat ikasle eta irakasle joango diren, eserleku guztiak ondo erreserbatu ahal izateko. Aldaketak egiteko aukera egongo da, ikuskizunaren data baino 15 egun lehenagora arte.
Ikasle bakoitzeko 5,00 € dira.
Irakasleek ez dute sarrerarik ordaindu behar. Zenbateko hori antolatzaileek diruz lagunduta dago.
Bai. Erreserba egin duen pertsonari bidaliko zaio emailez, bestelako helbiderik adierazten ez bada.
Lehenetsita, faktura ikastetxearen izenean jaulkitzen da. Beste erakunde baten izenean (guraso elkartea, fundazioa…) behar baduzu, adierazi erreserba egitean.
Banku-transferentzia bidez, fakturan adierazitako kontu-zenbakira. Garrantzitsua da ordainketaren kontzeptuan faktura-zenbakia jartzea.
Ikuskizunaren eguna baino lehen.
Orokorrean, ez da diru-itzultzerik egiten.
Salbuespenez, itzulera partziala baloratuko da indarrezko arrazoiengatik (epidemiak, eguraldi txarra…). Horretarako, aurrez jakinarazi behar da. Gainera, gutxienez erreserbatutako ikasleen %10 falta izan behar da, eta gutxienez 10 ikasle.
Bai. Doako ordu bateko tailerrak eskaintzen ditugu, zuen ikastetxean bertan. Ikuskizunaren aurretik ikasleekin lantzeko pentsatuta daude, esperientzia eszenikoa aberatsagoa eta esanguratsuagoa izan dadin.
Gogoratu tailerra erreserba egiten duzunean eskatzea.
Bai. Familiek beren seme-alabekin batera tailer batean parte har dezakete, ikuskizunaren aurreko larunbatean. Aukera ederra da denbora partekatzeko, jolasteko eta antzerkia ardatz hartuta elkarrizketarako.
Izena ematea Izaskun Arrue Kulturgunearen webgunearen bidez egiten da.
